XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lephoa mehe du eta
Ilia latza
Itchura gai.....
.

Bainan nun dut nik nere bederatzigarren astoa? Iso! Bat, biga, hiru...... zazpi, zortzi! Eta bederatzigarrena? Jesus!...... Izpiritua argitzen balimbadu, begiak lambrotzen othe ditu arnoak?...... Bat, biga...... zazpi zortzi! Hauche duk ichtorioa! Gibelean utzi othe dut nere beharri luzea?...... Bichtak ereman ahala, fritsik ez duk bizkitartean ageri! Errak, hi, puttikoa, zembat asto ditut nere aintzinean? Bederatzi ala zortzi?.

- Zortzi araiz, Ellande, zortzi asto eta hamasei beharri.

- Hauche duk lana! Manuelen ostatuan sarthu othe zaut, nik deus ez pagaturik gaitzitua?...... Arri astoak, arri, Manuelen ostatura!.

Kalopan heldu dira ostatuko athera.

Manuel! ene asto bat ez da fortunaz hire barne horietan gelditua, sotoan, edo bederen pegar zombeiten aintzinean?.

- Ez, Ellande, ez, ez da hemen astorik, oro ereman zintuen zurekin.

Allo! ontsa nuk sarri, Mariarekin! Chahu nuk, chahu, etchean sartzean: Alta, hambat gaichtoago! Arri astoak etchera, eta bichi bichia.

Zuen laguna dagola den tokian, ni bilha jin arte, holako beroarekin.......

Eta badoazi berriz, Lakharrara buruz.

Bainan Ellandek ez du gehiago kanturik.

Mariaren beldurrak espantuak sarrarazi diozka...... Ez duzue ezagutzen Maria, Ellanderen andre esposa?...... Gizagaizo Ellande! Aditu behar ditu bereak eta asto beltcharenak!...... Eta bizkitartean, aintzinez ala gibelez emanik, zortzi asto baizik ez!.

Ilhun nabarrean, astoak musikan sartzen dira etche aintzineko korralean, eta doña Maria atheratzen da, arrachina bat eskuan.

Orai duka etchean sartzeko tenorea, hordi tzar bandila? Hunaraino senditzen deat arnoa, kiskila!......